Donibane Lohizune eta Hendaia aldeko mintzalagun batzuk elkartu eta Larhunen goiti ibili gara. Lehenik esfortzua, goxoaldia ondoren: hala, Jasolako bentan elkarrekin bazkaldu dugu, Trabenera berriz jautsi aitzin. Eguraldia alde izan dugu eta gure arteko giroa, bikaina. Mendian ere euskaraz!