Menu Close

IZEN-EMATEA ZABALIK, AURTEN HERRI GEHIAGOTAN

Aurten, MINTZALAGUN egitasmoa Ipar Euskal Herriko herri gehiagotan proposatzen dugu. Ondoko herri hauetan izanen duzue parada mintzatalde batean parte hartzeko: Baiona, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Itsasu, Kanbo, Urruña, Uztaritze eta Ziburu.

Aurtengo kanpainaren hastapena Baionan iragan da. Bertan Mintzalagun proiektuaren inguruan lanean ari garen hainbat lagun elkartu gara: iazko mintzalagun batzuk, AEK-ko Praktikatu zerbitzuko kideak, Euskararen Erakunde Publikoa, herrietako auzapez eta hautetsiak, euskara teknikariak…

Beraz, euskaraz praktikatzeko beharra baldin baduzu edota euskaraz ongi mintzatzen baldin bazara, ez duda, eman ezazue izena Mintzalagun izateko eta talde batean euskaraz aritzeko.

Aurten 9 herrietan egiten dugun eskaintza, progresiboki zabalduko dugu Ipar Euskal Herri osora ondoko urteetan. Gure xedea da AEK-k presentzia duen herri eta eskualde guztietara hedatzea Mintzalagun programa.

Izan mintzalagun: EUSKARA ZU ZARA !!!

P.S. Gehiago jakin nahi izanez gero, klika ezazu Berria egunkariko lotura hau: https://www.berria.eus/euskal-herria/mintzalagun-taldeak-sustatuko-ditu-aekk-ipar-euskal-herrian_2130726_102.html