Aro biziki txarra zela-eta martxoan ezeztatu behar izan genuen ateraldia eginen dugu ekainaren 13an, larunbatarekin.
Auñamendi elkarteko kide eta mendiko gida den Beñat Sagardiak bideratuko du ateraldia. Urdazubitik abiatuko gara eta Azkar gailurra gainditu ondoren Zugarramurdin bukatuko dugu ibilaldia.
Hitzordua Urdazubiko plazan dugu, goizeko 08:3oean.
Eman izen zure herriko Mintzalagun dinamizatzaileari, ekainaren 10a aitzin.
