Menu Close

Mintzalagun Topaketa Pasaian

Pasaian antolatu dugun Mintzalagun Topaketaren bidez, Iparralde, Lezo eta Pasaiako bidelari eta bidelagunok elkar ezagutzeko parada izan dugu egun goxo batean.

Goizean Joseba Antxustegik Pasai Donibaneko bisita gidatua egin digu, Pasaiako eta Euskal Herriko zoko, istorio eta historia hobeki ezagutzeko parada emanez.

Txalupa hartu eta Pasai San Pedrora joan gara, bertan denon arteko trukaketak eta solasei segida emateko. Albaolak eraikitako San Joan baleontziaren erreplika ikusi dugu. Eta eguna krakada baten inguruan bururatu dugu.

Milesker Pasaiako eta Lezoko Mintzalagunei eginiko harrera beroaz!