Iparraldeko lehen Mintzalagun Topaketa iragan da joan den martxoaren 22an Baionan. Bertan proiektua plantan den eskualdeetatik etorritako Mintzalagunek hartu dute parte. Goizean antolatuko dugun pista jokoaren bidez Baiona (berr)ezagutzeko parada izan dugu, hiriko zenbait lekutara bertaratuz eta jokoaren pistak asmatuz. Gure historian eta ondarean murgiltzeko parada bikaina izan dugu.
Eguerdian, elkarrekin bazkaldu dugu Kaslostrape ostatuan. Eta, ondoren, Tor magoaren funtzio harrigarri eta umoretsuaz gozatu gara.
Euskaraz aritzeko eta elkar ezagutzeko mintza egun betea izan dugu, beraz!