PARTE-HARTZAILEEN ASEBETETZEA

PARTE-HARTZAILEEN ASEBETETZEA

Aurten ere, AEKren mintzapraktika-programetako partaideen asebetetze-maila ezagutu dugu, eta oso pozik gaude: alde batetik, erantzun-kopurua polita izan da (hain zuzen ere, 951); eta, bestetik, balorazio ona jaso dugu.

Programek eragin nabaria dute kideen euskara-erabileran. Bidelarien % 93,1ek argi adierazi du aldaketa bizi izan duela alor horretan; hala:

    • % 51,4k uste du askoz gehiagotan egiten duela euskaraz, egitasmoan dabilenetik.

    • % 35,7k esan du gehiagotan egiten duela.

    • Soilik % 6k aitortu du berdin jarraitzen duela.

Balorazio orokorra, beraz, primerakoa izan da: parte-hartzaile gehienek OSO ONDO-BIKAIN (8,8) baloratu dute nork bere egitasmoa, baita eskertu ere dinamizatzaileen lana.
Aipatutakoen adibide gisa, hona hemen parte-hartzaile batzuen testigantzak: https://praktikatu.eus/testigantzak