UZTAILAren 16tik 31ra
Euskal Herria muturretik muturrera!
Barnetegi honetan Euskal Herria mendebaldetik ekialdeko muturreraino oinez zeharkatzea dugu helburu. Uztailaren 16an Bizkaiko Areatza ingurutik abiatuko gara eta, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta
bestelako mendigune ederretatik igaro ondoren, uztailaren 29an Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiaren kaskora iritsiko gara, Euskal Herriko gailurrera, hain zuzen ere.
Jardueraren helburuak:
• 15 egunez euskaraz mintzatzea.
• Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
• Mendiz mendi ibiltzea gogoko dugunok opor ederrak pasatzea.
Etapak:
Uztailak 16: Pagomakurre – Gorbeia – Otxandio.
Uztailak 17: Otxandio – Orixol – Leintz-Gatzaga.
Uztailak 18: Leintz-Gatzaga – Arantzazu
Uztailak 19: Arantzazu – Aizkorri – San Adrian.
Uztailak 20: San Adrian – Otzaurte – Hirumugeta – Lizarrusti.
Uztailak 21: Lizarrusti – Aralar .
Uztailak 22: Aralar – Ireber – Otsola.
Uztailak 23: Otsola – Belate.
Uztailak 24: Belate – Saioa – Artesiaga – Sorogain.
Uztailak 25: Sorogain – Auzperri – Garralda.
Uztailak 26: Garralda – Hiriberri
Uztailak 27: Hiriberri – Abodi – Orhi – Irati
Uztailak 28: Irati – Otsogorrigane – Belagua
Uztailak 29: Belagua – Hiru Erregeen Mahaia – Linza
Uztailak 30 : Linza – Txamantxoia – Izaba
Uztailak 31: Agurra….
Antolaketa:
• Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean, eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko
egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko.
Gainera etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
• Erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak…). Antolatzaile bi bidean gidari izango ditugu eta besteak furgoneta eramango du.
• Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakarren liburuxka bana izango dugu.
• Eskolarik ez da egongo, baina, hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira: tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri, jarduera kulturalen baten parte hartu: diaporama bat ikusi, ipuin kontalaria, erakustaldiak, bisita gidatuak.
• Euskararen erabilera sustatzeko sentsibilizazio/motibazio tailerra.
• Musika emanaldia/kontzertu akustikoa./ Bertso afaria
• Eta, jakina, antolatzaileak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.
Izena emateko hemen lotura: https://www.aek.eus/ibiltaria/