Menu Close

TXAPELKETA

 
Irudia: 2010ko Txapelketa

Esaera Zaharren Sopelako Txapelketa 1992an sortu zen, AEK-ko bi irakasle bertsozaleren ekimenez, euskara-eskoletan atsotitzak eta bertsoak lotzeko asmoz. Geroztik, eten batzuk kenduta, urtero-urtero antolatu da. Lehiaketan, bertsoak, musika, sariak, giro ona eta beste osagai batzuk ere biltzen dira, asmo nagusia ez baita esaera zaharrak buruz ikastea, baizik eta ondo pasatzea euskaraz, gorputz eta arimaz.

Txapelketa bertsoak eta esaerak lotzean da; horretarako, parte-hartzaileek 100 esaerako zerrenda jasotzen dute aldez aurretik, izena ematean. Txapelketaren egunean, goizez, tabernaz taberna ibiltzen gara, musikariek lagunduta, eta ahalik eta puntu gehien lortzea da kontua, bertso bakoitzak zein esaerari egiten dion aipu asmatuta. Gero, herri-bazkaria egiten dugu; amaitzeko, finalaurrekoak eta final handia egiten dira, goizeko talderik onenekin eta izen handiko bi bertsolariren laguntzaz.

Kontuz: probatu ez duenak ez daki zer den hau, baina probatu duenak errepikatu nahi izaten du…