Menu Close

ESAERA ZAHARREN TXAPELKETAREN 31.EDIZIOA (2026)

Aurten, apirilaren 25ean ospatuko dugu, Sopelan, Esaera Zaharren Txapelketa; oraingoa 31. edizioa izango da, eta “Igazko kabiak hutsik, ez da aurten txoririk” izango du leloa. Parte hartu nahi baduzue, ezin errazagoa da: bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, izen “dotorea” erabaki, 100 esaerako zerrenda ikasi (99 zahar eta 1 berria), eta erreserba-fitxa bete (apirilaren 20a da horretarako azken eguna).

Ohi bezala, Sopelako udaletxeko plazara bilduko gara, 11:00etan, antolatzaile, parte-hartzaile, bertsolari, musikari eta epaileok, txapelketaren lehen faseari 11:30ean ekiteko. Goiza tabernaz taberna igaroko dugu, betiko dinamikari jarraituz: bertsoak entzun eta horiei loturiko esaerak identifikatzen, harik eta ibilbideetako txapeldunak izendatu arte. Gero, 15:00ak aldera, bazkaria egingo dugu Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko du lehiak arratsaldean. Finalaurrekoetan eta finalean, Aissa Intxausti eta Aner Peritz bertsolariak arituko dira. Finala finituta, 20:00etan, musikaz lagunduta itzuliko gara herrigunera.

Urtero legez, parte-hartzaile orok oroigarri bana jasoko dute, eta bestelako sariak ere egongo dira.

Ordutegia:
– 11:00etan, Udaletxeko Plazan, harrera
– 11:30ean, lehiaketa hasi, tabernaz taberna
– 15:00etan, herri-bazkaria, Artadi garagardotegian
– 17:00etan, finalaurrekoak; ondoren, finala
– 20:00etan, herrirako jaitsiera, musikaz lagunduta

 

LIBURU-AURKEZPENA
Aurten, bestalde, Apirilaren 17an (barikua), liburu-aurkezpena egingo dugu EZTren inguruan.
Izenburua: “Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa: edo nola (ez) antolatu herri-ekintzak”.
Egilea: Aitor Fdez. de Martikorena Rodríguez
Tokia: Sopelako Kurtzio kultur etxea
Ordua: 19:00

Aurkezpenean, besteak beste, esaera zaharren txapelketaren bertsio laburra/txikia egingo dugu ikusleekin batera; sariak egongo dira.

 

INFORMAZIOA:
> Oinarriak
> Esaeren zerrenda
> Esaeren azalpenak
> Lanketa (Irakasleentzako eta ikasleentzako orriak+audioak)