Hernani, Astigarraga eta Urnietako euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzeko saioak antolatzen ditugu. Askotariko gaiak lantzen ditugu saio parte hartzaileen bidez, esaterako: historia, eskulanak, sukaldaritza, osasuna, jolasak, natura, filosofia…
Zilegi Eskolako saioak ez dira hitzaldiak, saio dinamikoak baizik, eta partaideek eztabaidatu, hausnartu, landu, sortu… eta elkarreraginez euskara landu eta gaiei buruz asko ikasteko aukera izango dute.