Chamonix-Zermatt eskiekin zeharkatu zuten Elena Ibabek eta Aitor Oiarbidek. Alpeetako bi hiriburu horiek eskiekin zeharkatzea egundoko esperientzia dela diote. Atzoko Zilegi Eskolan, diapositiba emanaldia egin zen Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Oso argazki politak ikusteaz aparte, gerturatu ziren ikasleek, gai emaileek bizitako esperientziak entzun ahal izan zituzten.