Menu Close

[IKASTAROA] Airearen kutsadura murrizteko landareak, ekainaren 5ean

Beste proposamen batekin gatoz! Bi aste barru, ekainaren 5ean, asteazkenean, ikastarotxo bat antolatu dugu: “Airearen kutsadura murrizteko landareak”. Clara Gutierrez biologoa eta mintzalaguna izango dugu hizlari. Uste ez badugu ere, oso kutsatutako espazioetan bizi gara eta lan egiten dugu… baina bada konponbiderik! Landareak, apaingarriak izateaz gain, kutsadura gutxitzeko lagun ere baditugu. Zeintzuk diren jakin nahi? Bada, animatu ikastarora, datorren ekainaren 5ean, asteazkenean, arratsaldeko 18:00tan!