Azkenean ezagutu genuen elkar mintzalagunok! Hitzordua jartzea kostatu bazitzaigun ere, ikasturteari amaiera polita eman genion.
10 mintzalagun inguru elkartu ginen: askok, auzo berean bizita ere, ez zuten elkar ezagutzen! Euskaltegi aurrean egin genuen topo, borobilean eseri ginen, eta ikasturteari errepaso bat eman ostean (esker pila bat eman ere bai!), berriketan aritu ginen. Opariak ere jaso zituzten, beti izaten baitira motibazio iturri… Gero, aulki guztiak jaso eta kalera joan ginen. Taberna bateko terrazan borobil handia egin eta herritarrei erakutsi genien guk ere badakigula euskaraz mingaina astintzen!
Oso gustura egon ginen, eta datorren urtean ere horrelako topaketaren bat edo beste egiteko asmoa adierazi genuen.
Hurrengo ikasturtera arte!