Usurbilgo Mintzalagunen 2000etik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, irteerak,... antolatzen ditugu.
Programaren sustatzaileak Usurbilgo Udala, Noaua herri aldizkaria eta Etumeta AEK euskaltegia dira. Baina denen asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa dugu.
Usurbildik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?