Menu Close

Nor gara?

Urola kostako mintzalagunen 2009tik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, , hitzaldiak, mintzodromoak, bisita gidatuak mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Urola kostako mintzalagun egitasmoa 2009an sortu zen. Programaren sustatzaileak: Urola kostako AEK, Zarauzko Udal Euskaltegia, eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuak . Baina denen asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukate.

Urola kostatik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?