Menu Close

Bakion beti ondo!!!!

Uztailaren hirugarren aste honetan, Bakion udan ere euskaraz ekimenak hirugarren ekintza osagarria eskaini die bakioztarrei, udatiarrei eta kanpotarrei. Eta benetan, zein ondo pasatu genuen hil honetako hirugarren ostegun honetan!!!

Fiktizio errealetik etorri ziren Antxo eta Pantxa arratsaldea alaitzera, eta, bide batez, beste mundu berri bat sortzera, guztion onurarako.

Ibilbide magiko hori Néstor Basterretxearen eskulturaren ondoan hasi zen. Han bildu ziren adin guztietako umeak:  kantatzeko prest, barre egiteko prest, dantzatzeko prest eta, batez ere, gozatzeko prest.

Astiro-astiro, karabana hura lekuz aldatuz joan zen; jolasen, kanten, dantzen eta asmakizunen bitartez, mezu positiboak zabaldu zituzten gure protagonista marabillosoek, horien artean Lur planeta zaindu behar dugula eta euskara maite behar dugula.

Dantzak, asmakizunak, jolasak…. eta bidaia amaitu zen.

Agur, Antxo! Agur, Pantxa! Hurrengora arte! Zuekin eta Bakion beti ondo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Zaindu maite duzun hori eta euskaraz beti!!!!!

Euskara ZU zara!!!