Uda iritsi da, eta harekin batera Bakion udan ere euskaraz ekimena. Programa horren barruan hainbat ekintza aurreikusita ditugu, eta lehenengoa Autodefentsa tailerra izan da.
Zenbat gauza ikasi genituen Xabi Pajaresekin!!!! Maisuen maisua da, hau da, gerriko beltza hainbat disziplinatan. Baina haren lehen irakaspena argi eta garbi utzi zigun: han ez geunden borrokatzeko, baizik eta erasotzaile baten aurrean gure burua babesten ikasteko. Guk inoiz ez dugu indarkeriaren aldeko pausorik emango, baina bai defendatuko dugu geure burua arriskuan gaudenean.
Lehenengo urratsak ….
Hurrengoak…
Eta hasi ginen, dantza balitz bezala.
Inoiz erabili behar ez izatea espero dugu, baina defentsa-estrategia batzuk ikasi genituenez, hobeto ikusten dugu geure burua.
Gogoratu asteazkenean Ipuin kontalaria izango dugula Bakean!!!
ZATOZ ETA GOZATU GUREKIN!!!
UDAN ERE EUSKARAZ!!!!
EUSKARA ZU ZARA!!!!