Uda bete-betean gaude jada, eta horrekin batera, Bakion udan euskaraz Berbalagun programa dugu.
Astean zehar euskaraz aritzeko taldeak osatuko ditugu, euskara kalera, hondartzara, plazara… ateratzeko, uztailean, abuztuan, zein irailean; eta aukera dago hilabete batean, bietan edo hiruretan parte hartzeko.
Horietakoren batean parte hartu nahi baldin baduzu, Kinttopeko euskaltegian izena eman edo deitu hurrengo telefono zenbaki honetara 688 87 54 81.
Adi egon, ekintza osagarriak ere baditugu guztiok gozatzeko.
Uztailaren 3an, autodefentsa tailerra, Xabi Pajares. Arrastiko 19:00etan. Bentako plazan.
Uztailaren 9an, ipuin kontalaria. Lur Korta. Arrastiko 19.00etan. Bakean.
Uztailaren 17an. Kale ikuskizuna Antxo eta Pantxa. Arrastiko 19.00etan. Sabino etorbidean
Guztiak doan, beraz, animatuuuuuuuuu!!!!
Zatoz Bakiora euskara eta euskal kultura ospatzera eta gozatzera!!!