Menu Close

Bakion udan ere euskaraz!!!!

Udarekin batera, martxan da Bakion udan ere euskaraz plana, eta horrekin batera Udako Berbalagun programa. Ekimenak euskaraz gozatzeko gonbitea egiten dizu “praktikatu eta bizi!” lemapean, Bakio leku aparta baita euskaraz bizi izan eta, aldi berean, udaz eta oporrez gozatu ahal izateko. Beraz, udan zaudeten tokian zaudetela, Bakiora hurreratu eta beso zabalik atatuko zaituztegu.

Dagoeneko udako berbalagunen talde bat eratu da, baina berbalagun gehiago lortzeko eta euskal giroa suspertzeko zenbait ekintza antolatu ditugu uztaileko astearte guztietan hainbat lekutan

Uztailak 1: APAXI MENDIAN. Gorka Paxorekin. Ipuin kontalaria. Arratsaldeko 18:00etan. Sabino Arana Etorbidean. UMEENTZAT

Uztailak 8: KLAPER POWER TRIO Folk  musika kontzertua. Arratsaldeko 18:00etan. Sabino Arana etorbidean. HELDUENTZAT

Uztailak 15: EMAN BIZIA. Antxo eta Pantxa.  Kale antzerkia. Arratsaldeko 18:00etan. Sabino Arana Etorbidean. UMEENTZAT

Beraz, udaz, hondartzaz, oporrez eta aisialdiaz gozatu eta euskaraz egiten jarraitu nahi izanez gero, badakizue… Bakio aukera eta eskaintzarik onena.

Argibide gehiago edo Berbalagun taldean parte hartu nahi baduzu deitu edo idatzi whatsapp-a  hurrengo telefono zenbakira 688 875 481 edo posta elektronikoa idatzi hurrengo helbide honetara uribebutroeberba@gmail.com.

Zatoz eta gozatu gurekin!!!

Bizi euskaraz!!! 

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!