Menu Close

Bakion: Erraketisten bizitza

Garaiko emakume aurreratuak izan ziren erraketistak, familia eta herria utzi eta lanera alde egin eta mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu zirenak 1917 eta 1980 artean. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte.
Hori dela eta, datorren ekainaren 12an, Bakioko Berbalagun ekimenak erraketistak omendu nahi ditu. Horretarako, Olatz González Abrisketa izango dugu gure artean, eta haren “Raquetistas” liburua aurkeztuko digu.

NOIZ: Ekainak 12

NON: Liburutegian

ORDUA: 18:00etan

ZATOZ ETA GOZATU!!!!!