
Baziren 1. pistatik hasi zirenak, baziren 17.etik hastea erabaki zutenak. Hala ere, hasieratik amaierara edo amaieratik hasierara, batzuek zein besteek egokitutako 17 pistak aurkitu behar zituzten. Puntu guzti-guztiak ondo seinaleztatuta zeuden mapan, baina denak ez ziren hasieran ematen zuen bezain erraz aurkitzen. Alabaina, guztiok lan ederra egin genuen eta poz-pozik heldu ginen helmugara. Egunari amaiera emateko hamaiketakoa egin genuen eta benetan zein gozo zegoen dena.
Butroe gaztelu inguruan inoiz egon ez bazara, hurrengoan argazki batzuk utziko dizkizuegu ezagutarazteko
Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!
Eskerrik asko Aaron!!! Eskerrik asko hor egoteagatik!!! Lan ederra egin zenuen!!!
EUSKARA BIHOTZEAN ETA AHOAN!!!!