Menu Close

AEB ezezagunak Esti Kerexetarekin

Gatikako Berbalagunak antolatutako “autu-mautuak” saioa izan genuen atzo arratsaldean, ekainaren 2an, hain zuzen ere. Solasaldi birtual horretan Bakioko bergalaguneko lagunak, Bilboko lagunak, Ezkerraldeko lagunak, eta baita bertoko berbalagunak ere elkartu ginen, eta noski gozatu genuela Esti Kerexetak proposatu zigun bidaiarekin.
Baina, nora joan ginen? Amerikako Estatu Batuetara bidaiatu genuen bertokoarekin, Estik hango natura basatia oso ondo ezagutzen baitu, izan ere, gatikarrak hango hiriak bazterrean uzten ditu, eta parke naturalak, ordea, bisitatzen ditu, beraz, ez da arraroa izan haren bidaietan, behin baino gehiagotan, kriskitin sugearekin, bisontearekin edo hartza batekin topo egin izana.

Biziki gozatu genuen Estirekin, eta haren bosgarren bidaiatik bueltatzean berriro elkartuko gara ezagutzeko nondik nora joan den jakiteko.
Eskerrik asko Esti.

Gogoratu datorren astean hitzordua dugula, berriro ere. Hirugarren horretan Meñakako Rita Calzadarekin izango gara. Berarekin batera herriko istoria zaharrak eta pasadizoak ezagutuko ditugu.
Parte hartzeko izena eman behar duzue, horretarako, bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.

Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi