Ihauteriak pasatu dira dagoeneko, baina hitzordu hori heltzear dagoenean, guztiok dakigu beste ohitura batzuk, guk babesten ditugunak, badaudela.
Euskal kultura tradizionalean “Basatoste” eta “Kanporamartxo” aipatzen dira, basoarekin eta lurrarekin lotutako neguko ospakizunekin zerikusia duten hitzak. Edo “Aratustea”, hots, haragi eta uzte hitzen batura, “haragia uztea” esanahi duena, antzina derrigorrez betetzeko ohitura inauteriak hurbildu eta Garizuma hastean.
Hori dela eta, Bakioko Berbalagun eta Sasiarte Mendi Taldearen eskutik Basatoste martxa egin genuen, joan den martxoaren 3an.
Eguraldi ezin hobea, horrela esnatu zen igandea, eta merezi bezala ospatu genuen guk. Izan ere, 30 lagun bildu ginen, umeak zein helduak, emakumeak zein gizonak, baina guztiok alaitsu, barretsu eta euskararekin maiteminduta.
Bakioko maite ditugun bazterrak bisitatu genituen, eta gure herri polit honekin gozatu genuen.
Euskaldunak izanik, janaria eta edaria ez ziren falta, beraz, ibilaldia amaitu zenean, mokau bat hartu genuen; izan ere, txorizoak eta ogiak bapo-bapo utzi gintuzten, bestetik, sagardoa, txakoli, ardoa eta ura, bakoitzak izan zuen nahi zuena egarria asetzeko. Bigilia denboraldiaren bezperetan ginen, hortaz, aprobetxatxeko aukera zen hura.
Gogoz geratu bazara, ez arduratu, datorren urtean Basatoste martxa berriro ospatuko dugu , adi egon eta ondo pasa gurekin.