Menu Close

BAKIO: Kantatzen duen herria ez da hilko

Atzo arratsaldean, apirilari agur esan genion abesten. Bakion badira ahots izugarri politak egiaztatu zutenak hurrengo esaera: kantatzen duen herria ez dela hilko.

Unai Ormaetxea Zenikazelaiak Xalbadorren Heriotzean kantua izan zuen ardatz, abiapuntu eta jomuga. Behin hortik abiatuta -Xalbador hil zeneko 50. urteurren honetan- beste hainbeste kantu kantatzeraino magia eta misterioa argitu bitarteko gure kantagintzaren kronologia berezi horretan.

Labeguerie, Laboa, Lete, Lertxundi, Iriondo, Itoiz, Kortatu, Exkixu, Gatibu, Berri Txarrak, Maixa eta Ixiar, Zea mays ……euren fruitu biziak abestu genituen: Izarren hautsa, Txoria txori, Bizkaia maite, Loretxoa, Lau teilatu, Aitormena, Korrika, Katedral bat, Negua joan da ta, Hator-Hator, Nor nori nork, E.H euskaraz, itsasoa gara…  Kantu bat gara! edota Zure ahoan lore bat.

Hizkuntza batek ez daki onaren eta txarraren berri
Hori gizakion kontua da
Hizkuntza itzalaren antzekoa da:
Ukabila estutuz gero, hark ere itxi egingo du
Eskua luzatuz gero, emango dizu bostekoa
Hizkuntza batek ez daki egiaren ala gezurraren berri
Hori gizakion kontua da
Hizkuntzak ez du hormarik eraikitzen,
kolorez pintatzen ditu
Hizkuntza batek ez du inor hiltzen,
batu egiten gaitu Baina hori bai,
Hizkuntza bat hil egiten da.

Abestiei esker konturatu ginen herriaren erreferentzia-eremu dela kantagintza. Doinua eta hitza bidelagun, denon ahotsaz eta modu txinpartatsuan, ondare kulturalarekin gozaraztea.

Euskara gara….eta izango gara!!!!!

Eskerrik asko Unai!!!

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!!!