Atzo, Aurorita beti polita etorri zen Bakiora, eta zein ondo pasatu genuen berarekin!!!! Egia esan, ezin hobeto egon ginen Bakeako keizpetan.
Gipuzkoatik etorritakoak Bakiok dauzkan sekretu eta istorio guztiak kontatu zizkigun: animalien gogoak, hegaztien ametsak, umeen apetak…. Horrela konturatu ginen Bakio ipuinez beterik dagoela. Ederraaaaa!!!!!
Ordu beteko saioa izan genuen Bakean, eta bertaratuek gehiago nahi zutenez, asmakizunen erronka proposatu zuen Aurorita beti politak. Guztiok hartu genuen parte, eta nagusiok zein umeek algara egin genuen.
Bakion udan ere euskaraz programa barruan, bigarren ekintza izan da Lur Kortaren ipuin-kontaketa hori. Baina datorren astean, uztailaren 17an, Berbalagun egitasmoak kale ikuskizuna aurkeztuko dizue Sabino Arana Etorbidean. Beraz, gorde data eta erdu gurekin gozatzera!!!!
Euskaraz beti!!!!!