Menu Close

Boubacar Diouf: Senegaldar euskalduna

Euskarak ezer gutxi balio duela diotenek Boubacarrekin hizketalditxoa eduki beharko lukete. Senegaldar euskaldun honek (horrelaxe definitzen baitu bere burua) gure hizkuntzarekin izandako hainbat bizipen azaldu dizkigu. Gainera, Evak, murtziar euskaldunak, ere bisita egin digu sorpresaz eta Boubacarrek esandako gauza askorekin bat egin du. Biek gauza bera aipatu dute: “oso zaila da ulertzea, euskaldun batek beste bati erdaraz hitz egiten entzutea”.
Aste honetan martxan jarriko den Euskaraldiari Maruriko berbalagunok egindako bultzada baino ez da izan …