Menu Close

Gatikan: Talde berria dugu

Dagoeneko ikasturte berria martxan da, eta gure eskualdean Berbalagun taldeak baditugu euskaraz aritzeko eta gozatzeko.

Hori dela eta, Gatikan talde ederra sortu dugu, eta asteartero Gaztetxokoan bilduko gara, arratsaldeko 18:00etan.

Berbalaguneko kideak, kide ohiak, Berbalagun egitasmoan interesatuta egon daitezkeen pertsonak… Guztiak gonbidatuta zaudete, tarte atsegina eta goxoa elkarrekin pasatzeko.

Ez galdu aukera: etorri, parte hartu eta gozatu! Euskara ZU zara! Berbalagun ZU zara!

Animatu!!!!