Arratsalde magikoa bizi izan genuen atzo, uztailak 15, Bakion. 200 lagun inguru bildu ginen Sabino Arana etorbidean Antxoren eta Pantxaren antzerkiaz gozatzeko. Berbalagun ekimenaren barruan den Bakion udan ere euskaraz programaren azken ikuskizuna izan zen atzokoa, eta inor ez zen falta izan.
Eguzkia hodeiek bahetuta zegoen eta tenperatura ederra egin zuen. Horrela hasi zen EMAN BIZIA antzezlana, eta horrela ezagutu genuen Pantxoren egoera.
Antxo ta Pantxa Ospitalera joan ziren. Bertan, Antxo transplantea egiteko zain zegoen. Transplantearen gaia landu zuten gure bi lagunek. Nolakoa den ibilbidea, zelako beldurrak bizi izaten diren, eta hau dena jolasaz, magiaz eta dantzaz bideratua. Zeharkako gai gehiago ere mahai gainean jarri ziren; murrizketak, Euskara, aniztasuna…
Izan ere, azken bidaia horretan Antxok eta Pantxak elkartasunaren balioari, eskuzabaltasunari, adiskidetasunari, irribarrearen botereari, ausardiari buruz… hitz egin ziguten, izan ere, inoiz bistatik galdu behar ez ditugun balio unibertsalez izan genuen hizpide.Emozioz beteriko familientzako antzezlana izan zen atzokoa, eta bertan egon ginen guztiok horrela bizi izan genuen.
Eskerrik asko, Antxo eta Pantxa!! Ederrak zarete gero!!
Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!
Eskerrik asko Bakio!! Honekin batera amaitutzat eman genuen Bakion udan ere euskaraz programa, hala ere, eta beti esaten dugun bezala:
Euskaraz praktikatu eta bizi!!!!