Menu Close

Bakion udan ere euskaraz: Klaper Power Trio!!!!

Astelehen arratsaldea, uztailak 8, uda honetan izan dugun beroenetarikoa izan zen, era horretan, guk ederki aprobetxatu genuen Klaper Power Trioren musikarekin. Hirukote bizkaitar honek bere doinuarekin euskal geografia osotik bidaiatzera bultzatu gintuen, baina Bretainiara eta Irlandara ere eraman gintuen.
Itsasotik zetorren brisa gozoaren ondorioz, askok eguzkitan bilatu zuten babesa, itzaletan zein eguzkitan astelehenekoak ihes egiteko eta gozatzeko uneak izan ziren.
Urte asko ditu banda honek, eta egia esan, eskarmentuko musikariak direla argi utzi zuten Berangoko Manu Iturregik, akordeoia,  Errepelegako Iñigo Karballok, alboka eta Mamarigako Sendoa Gilek, perkusioa eta ahotsa. Haiekin batera Palestinara, Siriara, baita Saharara bidaiatu duen Derry ardia.

Euskal kantu herrikoien errepertorioa eskaini ziguten, eta han ginen guztiok izugarri ondo gozatu genuen fandangoz, arin-arinez, biribilketaz …baita  Irlanda edo Bretainia bezalako beste leku batzuetako doinuekin batera. Hurrengoan bideo txiki bat:

Ez zen asko behar izan arratsaldeari agur esateko, ildo horretan, emakumeok kalejira batekin norabidea erabaki genuen, eta horrela lagun artean eta barreak lagun, uztail honetan Berbalagunek sustatutako “Bakion udan ere euskaraz” programaren barruan bigarren ekintza plazaratu genuen.

Eskerrik asko Manu, Iñigo, Sendoa eta Derry.

Go raibh maith agat Manu, Iñigo, Sendoa eta Derry.

Trugarez vras Manu, Iñigo, Sendoa eta Derry.

Datorren astean gehiago!!!!!!!!