Menu Close

Erraketisten testigantza

Wikipedian bilatzen baldin badugu Erraketista hitza hurrengo definizioa aurkituko dugu: XX. mendean, gutxienez 1917tik 1980ra arte,  erraketarekin pilotan jokatzea lanbide zuen emakumea. Hainbat hamarkadatan, bere arrakasta frontoietan, soldatetan eta publikoan bere homologoak ziren gizonezkoen arrakasta baino handiagoa izan zen.

Alabaina, zer gertatu zen haiei buruz ezer ez jakiteko? Non dago haien testigantza? Non dago sei hamarkada jarraian, jatorri desberdinetako mila emakume baino gehiago, gehienak euskaldunak, pilotatik bizi izan ziren lekukotasuna.

Olatz González Abrisketak, EHUko irakasleak eta antropologoak, erraketistei buruzko ikerketa sakona egin du, izan ere, 20 urte baino gehiago eman ditu kirolari hauen hitzak biltzen, aztertzeko zergatik dakigun hain gutxi haietaz. Haren emaitza Raquetistas. Gloria, represión y olvido de las pelotaris profesionales liburuan dago jasoa eta ekainaren hasieran aitzindari ziren emakume hauen ahotsak entzun genituen González Abrisketaren esanetan.

Bakioko liburutegia bete zen eta horrela berrikusi genuen zer nolako ibilbidea izan zuten erraketistek eta zer nolako eragin handia eduki zuen frankismoak haien “gainbehera” horretan.

Esan bezala, erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin eta mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu zirenak 1917 eta 1980 artean.  Hego Euskal Herriko 47 herritako 734 erraketista profesional zeuden zenbatuta, 1943. urtean hain zuzen ere. Halere, frontoietan seguru erraketista gehiago ibiltzen zirela. Abiadura handia hartzen zuen larruzko pilota batekin jokatzen zuten, eta hura jotzeko erabiltzen zuten tenis erraketa baino luzeagoa eta uztai estuagoa.

Euskal Herrian bizi izan zituzten anekdotak entzun genituen, baina baita Estatuan, Kuban eta Mexikon ere. Bizipozak eta bizipenak, arrakastak eta porrotak. Olatz González Abrisketari esker emakume hauek bizirik iraungo dute eta haien memoria gure baitan eramango dugu.

Eskerrik asko Olatz gurekin izatearren!!

Eskerrik asko guztioi etortzearren!!!!