Ederto batean egon ginen bart Bakioko Berbalagunek antolatutako mintzodomoan. Denbora izan genuen Euskaraldia bezalako ekimenak antolatzeko beharraz eztabaidatzeko, euskararekin dugun harremana erlatibizatzeko, gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko gakoak bilatzeko, besteak beste. Egungo egoera aztertzen saiatzen ginen eta etorkizunari begira zer egin dezakegun plazaratu genuen.
Hitzez ekiteko garaia da. Hori da Euskaraldiaren aurtengo leloa eta horren babesarekin bizi gara, azaroaren 18tik hasita eta abenduaren 2ra arte, hau da, bihar arte. Izan ere, arduraz, gogoz eta emozioz ekin/ekingo diogu ariketari.
Euskaraldiari esker, Belarriprestak eta ahobiziak lan egiten ari gara elkarrekin aukera berriak izan ditzagun, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Izan ere, Bakioko Berbalagun taldea arigunea da 2. Euskaraldiatik, horrela izendatu baikenuen gure taldea 2020an. Harrezkeroztik euskararen babesleak gara, baina batzuetan konturatu gara guk ere ohiturak aldatu behar ditugula.
Horiek izan ziren atzo eztabaidatu genituen gaiak, beste askori buruz ere hitz egin genuen. Izan ere, denbora falta izan ginen eta datorren astean bigarren saioari ekingo diogu.
Bizi euskaraz!!!!
Euskaraz seguru!!!!
Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!