Larraungo Mintzapraktika programaren oinarria da euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, ohitura ez dutenak eta bere burua euskaldundu eta euskalduntzen ari diren herritarrak elkartzea. Euskarazko harreman atsegin baten bitartez mintzatzeko ohitura txertatzea eta harreman sareak ehuntzea ditu xede. Helburu nagusi honekin, 2012. urteko azaroan mintzakide egitasmoa hasi zen martxan Lekunberri- Larraunen eta balorazio oso positiboa izan du. Honela, aurten ere egitasmoarekin aurrera jarraitzen dugu, lehengo urteko balorazioa hobetu nahian.