Menu Close

Zer egiten dugu?

MINTZATALDEAK

Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza baten kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.

Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu.

Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.

EKINTZA OSAGARRIAK

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Besteak beste, azken bi urteetan hauek egin ditugu:

  • Kultur emanaldiak (“Laburbira” euskal film laburren emanaldia), hitzaldiak (“Erlezaintza eta eztigintza”, Ondare Kultur Taldeak egindako lanaren aurkezpena...), tailerrak (Glizerinazko xaboia, “Negua naturan” eskulan tailerra, sagardogintza, garagardogintza tailerra...), Mintzodromoak, udaberriko argazki lehiaketa...

  • Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu: Yoga, kimaketa, sendabelar saioa...

  • Eskolako gaztetxoekin ere saioak egin ditugu (mintzataldeekin euskararen erabileraren inguruko solasaldiak...).