Menu Close

Nor gara?

Ultzama-Larraungo Mintzakiden 2011tik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen Larraunaldean eta 2017tik Ultzamaldean. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Sustatzaileak ondokoak dira: Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzamako Euskara Zerbitzua; Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Euskara Zerbitzua; eta Ultzama-Larraungo AEK. Denon asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo daukate.

Ultzama-Larraundik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?