Programa hau dohakoa eta borondatezkoa da; inor ez dago behartuta hona etortzen, baina guztiok gustura egoteko, konpromisoa hartu eta funtzionamendua ezagutu behar dugu.
– Taldeak autonomoak dira dinamizatzailearen laguntzarekin.
– Beti euskaraz egingo da, baina ez dira eskolak izango.
– Errespetua partaideen artean ezinbestekoa da.
– Hilabetean behin ekintzak antolatzen dira beste taldeetako kideak ezagutzeko eta euskaraz gauza gehiago egiteko. (Ekintza batzuk irekita daude herritarrentzat).
HARTU BEHAR DIREN KONPROMISOAK:
– Astean ordu betez elkartzea.
– Asistentzia eta puntualitatea. Huts egiten bada abisatu.
Ikusten duzu zer erraza den, ezta? Bada, animatu zaitez!!!
telefonoa: 948 60 47 04
e-posta: larraun@aek.org
