Pasa den astean elkartu zen azkenekoz ikasturtean Irakurzale Kluba Casa Torre jauregian, eta Lizar Begoña “Mundu zitalaren kontra” liburuaren egilearekin partekatu zuten kideek liburuaren inguruko iritzi eta inpresioak: belaunaldien arteko arrakala, inguratzen gintuen/gaituen guztiaren eraldaketa, giza harremanak lehen eta orain…
Bide batez, hurrengo ikasturteko lehen hitzordua ere jarrita dago: Arantxa Urretabizkaiaren “Zahartzaroaren maparen bila” izango dute hizpide urriaren 14an, 20:00etan AEK euskaltegian.



