ESKERRIK ASKO ZURI, MINTZAKIDE!
Urte berri on! Eta eskerrik asko, mintzakide! Zeuri esker, euskarak hiztunak irabazten ditu egunetik egunera. AEKren mintzapraktika egitasmoetan gabiltzan guztion partez, eskerrik beroenak.
Urte berri on! Eta eskerrik asko, mintzakide! Zeuri esker, euskarak hiztunak irabazten ditu egunetik egunera. AEKren mintzapraktika egitasmoetan gabiltzan guztion partez, eskerrik beroenak.
Bihar, Aizpea euskara taldeak antolatuta, bertso afaria eginen da Irurtzungo Iratxo elkartean, 21:30etik hasita.Ariko diren bertsolariak Erika Lagoma eta Uxue Alberdi dira.
Atzo Altsasuko mintzakideak euskaltegian elkartu ziren. Film bat ikusi zuten eta ederki merendatu zuten. Plan bikaina, ezta?
Bihar Irurtzungo mintzakideak potea hartzeko elkartu ordez,afaltzeko elkartuko dira.On dagiela!