Sakanako mintzakideek 2007tik daramagu euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak... antolatzen ditugu.
Sakanako mankomunitatea, Aizpea, Pikuxar eta Sakanako AEK euskaltegia programaren sustatzaileak dira, baina denon asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu. Ezagutu nahi dituzu?