BERRIAREN ALDEKO KANPAINA: BILERA IREKIA ALTSASUN
Berria taldeak egitasmoa babesteko kanpaina abiatu du: Zure ziztada
behar dugu. Han-hemenka ari dira berria lagunen babesa jasotzen, eta,
gurean, heldu den astean, bilera berezia eginen dute Altsasun.
Horretara Berria taldeko ordezkariak etorriko zaizkigu, eta
egitasmoaren egoeraren berri emanen digute bertatik bertara,
kanpainaren nondik norakoak azaltzearekin batera. Bilera zabala izanen
da, eta herritar oro gonbidatuta dago.
Hona hemen bileraren egutegia:
* Altsasun, ekainaren 5ean, asteartearekin, 19:00etan, Iortia kultur
gunean, Joanmari Larrarte egonen da.
Egitasmoaren info gehiago:
http://berria.info/berrialaguna/