EHEk ekainaren 22rako argazki erraldoia atera nahi du urtean zehar babesa eman dieten guztiei eskerrak emateko.
Era berean, herriko irteeretako seinaleak ezabatzeagatik jarrita duten epaiketa nola dagoen azalduko dute. Dagoeneko ba omen daukate epaiketaren data, irailaren 11.
Bide batez, argazki hau kurtsoari amaiera eman eta datorren urtekoaren hasiera bermatzeko baliagarria izango delakoan antolatu da. Argazkia 20:30ean izango bada ere, 18:00etatik aurrera musika eta giroa egongo da Altsasuko plazan.