ZEIN DA GEZURRA?
1.Hetty Green (1834-1916) emakume oso-oso aberatsa zen, baina semeak hanka hautsi zuenean, ez zuen medikua ordaindu nahi izan eta azkenean semeari hanka moztu behar izan zioten.
2.John Elwes (1714-1789) ere oso-oso aberatsa zen, baina bere etxea eta arropak oso-oso zaharrak ziren eta egunero iluntzearekin batera oheratzen zen, kandeletan ez gastatzeko.
3.Andrew Carnegie (1835-1919) enpresari oso-oso aberatsa zen. Behin poltsikoan 480.000.000 dolarreko txekea zuela, jatetxe batera bazkaltzera joan zen eta zerbitzariarekin eztabaidan hasi zen propina zela eta.
4.Ingvar Kamprad (1926-…) Ikea enpresako nagusia ere oso-oso aberatsa da, baina ez dauka autorik, bere etxe osoa Ikeako altzariekin dekoratu du eta arropa Zaran erosten du.
NANOIPUIN ZORAGARRI BAT
TIKI-TIKI
ERRAZ-ERRAZ
IDAZTEN LAGUNTZEN DUTEN BI BOLIGRAFO!!!!
