Urtarrilaren 22an eta 29an arratsaldeko 19:30ean Santurtziko Aek euskaltegian elkartu ginen keinu hizkuntzaren inguruko hainbat komunikatzeko baliabide ikasteko Mar berbalagunaren eskutik. Izan ere, Mar keinu hizkuntza irakaslea eta itzultzailea da.
Hasieran, hizkuntzaren inguruko hainbat azalpen eman zizkigun, adibidez Santurtziko Gorrak izeneko elkartearen berri eman zigun. Jarraian alfabeto daktilologikoa banatu zigun eta aurkezpenak egiteari ekin genion. Esan beharra dago keinu hikuntzaren alfabetoa erreferentzia dela, izan ere, geure burua aurkezteko ondoen definitzen duen keinua aukeratu behar dugu, hau da gure nortasunaren ezaugarri bat.
Esaldi ohikoenak ere adierazten ikasi genuen, esaterako “zer moduz?”, “zer ordu da?”, … beti ere modu erraz eta adierazkor batez.
Informazio gehiagorako: santurtzikogorrak@gmail.com