Pirinioetako MINTZAKIDE egitasmoa 2021eko otsailean abiatu zen, euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak... antolatzen ditugu. Agoitz, Artzibar, Auritz, Erroibar, Luzaide eta Orreagako Udalak; eta Pirinioetako AEK euskaltegia programaren sustatzaileak dira. Ezagutu nahi dituzu?