Pasaiako Mintzlagun egitasmoak bitxigintza tailer berezia antolatuko du datorren astean, azaroaren 26an, 18:30ean, Pasaiako Txirrita euskaltegian. Bertan, parte-hartzaileek birziklatutako materialekin egindako bitxiak sortzeko aukera izango dute, Gabonen atarian oparitarako ezin egokiagoak.
Tailerra Kristina Larios bidelariak gidatuko du, eta bitxigintzan lehen urratsak egiteko zein ideiak partekatzeko giro aproposa eskainiko du.
Izena emateko nahikoa dela mezuari erantzutea edo ondoko kontaktuetara jotzea:
📧 pasaia_mintza@aek.eus
688 647 159
Anima zaitezte!
Pasaiako Mintzalagunek bitxigintza tailer berezia antolatu dute azaroaren 26rako
