Menu Close

MATER MUSEOArekin itsasora irteera

Aurreko urteetan bezala, Mintzalagun Egitasmoan ari zaretenok aukera ederra izango duzue Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasotik ikusteko

Mater Museoaren eskutik eta beraien itsasontzian txango bat egingo dugu. Ohi bezala arduradunek hainbat azalpen emango digute itsas bazter honek dituen altxorrak ezagutzeko.

30 lagunentzako tokia dago: beraz hasierako 30ek lortuko dute erretserba. Deitu ala idatzi betiko telefonora.

Irteera maiatzaren 23an, OSTIRALA, 19:30etan. Hitzordua aprobetxatuko dugu EUSKARALDIArekin bat egiteko.

Eguraldi txarra egongo balitz, astebete atzeratuko genuke.