Menu Close

Zer egiten dugu?

MINTZATALDEAK

Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: Basteron, Akerbeltzen edota zumean kafea hartzeko, Leizarandik paseotxo bat emateko edo lagunartean kartekin jolasteko... Lagun giroan mila ekintza ezberdin egin daitezke, betiere euskara praktikatuz!

Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere ahalbidetzen du AEK-k.

Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan, eta herriko ekintza berezietan parte hartzeko aukera.

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; nahi izanez gero jolasak, txangoak eta tailerrak antolatzen dira, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko.

EKINTZA OSAGARRIAK

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Besteak beste: kultur emanaldiak, hitzaldiak; irakurzale-klubak; tailerrak (sukaldaritza, eskulanak, dantza...); Mintzodromoak; Rikardo Arregi kazetaritza sarietarako gonbitea…