Goiz ederra igaro genuen larunbatean!
Elena Zalakainen eskutik, Oiartzungo Arizmendieneatarren etxea eta haien bizitzaren nondik norakoak ezagutu genituen. Bertan, Arizmendieneako txoko ezberdinak bisitatuz, XIX. mende hasieratik XX. mende bukaerara arteko bizimodua ezagutu ahal izan genuen.
Elenak txoko ezkutuenen sekretuak ezin hobe azaldu zizkigun, baita azaleratu ere herriko ondarea berreskuratu eta herritarren zerbitzura jartzeak duen garrantzia .




