Menu Close

OSTEGUNEAN ARGAZKIGINTZA IKASTAROA

Katiuskak estudioaren eskutik, mugikor bidezko argazkigintza ikastaroa izango dugu ostegunean. Hortaz, zure mugikorrarekin argazkiak egiten trebatu nahi baduzu, eman izena!

10:00etan izango da hitzordua, Intxixu AEK euskaltegian. Eguraldia lagun badugu, Elizaldetik barna egitea da asmoa.

Ez galdu aukera!

 

Primeran pasa dugu goiza, Oiartzungo txoko ezberdinetan argazkiak atera eta atera! Gurutzek, Katiuskak argazki estudioko argazkilariak, oinarrizko nozioak erakutsi dizkigu. Argazki saio ederra izan da, eta asko ikasi dugu: argiaren garrantzia, distantziak, kokapena…

Mila esker, Gurutze, emandako tailer polit bezain interesgarriagatik!