
2006-06-22 11:04:44, Atalak: Lehendabiziko Berbataldea Lehendabiziko Berbataldea Dagoeneko sortu da lehendabiziko Berbalagun taldea. Lehen kontaktua egin ostean, elkar ezagutzeko, Santa Eufemiara (Markina eta Aulestiaren artean dagoen mendia) irteera bat egin genuen. Talde anitza batu zen, adin, sexu eta jatorri desberdinekoa. Menditik osteratxoa egin eta gero bazkaltzera! Oso egun atsegina izan zen, kriston eguraldia, eta paisaiaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Denok errepikatzeko gogoaz gelditu ziren. Beraz, hurrengoan beste bat egingo dugu. Argazkiak ikustean ez al zaizu etortzen gogoa zu ere egitasmora batzeko?