Menu Close

Nor gara?

Enkarterriko berbalagunen 2006tik daramagu euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak... antolatzen ditugu.

Enkarterriko berbalagun egitasmoa 2006an sortu zen. Programaren sustatzaileak: Enkarterriko Mankomunitatea, Enkarterriko Udal euskaltegia eta Enkarterriko AEK euskaltegia dira. Baina denon helburua egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu. Ezagutu nahi dituzu?